KOMUNIKAZIOA

Aitzol Zubizarreta, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko Komunikazio arduradun

ETB2ko 'Egunon Euskadi' saioko aurkezlea da.

Zubizarreta, Urdaibain.
Zubizarreta, Urdaibain. / Monika del Valle/ARP

Berria -

2013ko urtarrilak 3

Aitzol Zubizarreta aurkezleak EITB utziko du, eta, BERRIAk jakin ahal izan duenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Saileko Komunikazio arduradun izango da aurrerantzean.

Gernika-Lumokoa da Zubizarreta, eta 38 urte ditu. Canal Bizkaian hasi zen, eta handik Euskal Irrati Telebistara pasatu zen. 2005etik 2008ra, ETB2ko Teleberri albistegia aurkezten aritu zen.

Ez dute jakinarazi nork ordezkatuko duen Zubizarreta Egunon Euskadi saioan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna