euskal herria

Gazte auzipetuen aldeko manifestazio bat antolatu du Eleak mugimenduak

Hilaren 19an egingo dute, Donostian, 12:30ean, Bulebarretik abiatuta. Proiektu politiko baten alde lan egiteagatik auzipetu dituztela kritikatu du mugimenduak. Gasteizen, alde zaharreko bizilagunek elkartasuna adierazi diete Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan behar duten 11 gazteei.

Auzipetu eta senide ugari batu dira agerraldian.
Auzipetu eta senide ugari batu dira agerraldian. / Jon Urbe/ARP

Berria -

2013ko urtarrilak 4

Agerraldi bat egin du gaur goizean Eleak mugimenduak, auzipetuak eta atxilotu zain dauden gazteei babesa adierazteko. Protesta baten berri eman dute: urtarrilaren 19rako prestatu dute, 12:30erako. Donostian egingo dute, San Sebastian egunaren bezperan. Euskal gazteria libre eta legala lelopean egingo dute martxa.

Auzipetuak dauden eta egon diren gazte eta senide ugari izan dira agerraldian. Itxasne Fernandez Eleak-eko bozeramaileak salatu du sei gazte atxilotuak izateko arriskuan daudela —Oiartzualdeko bostak eta Ekaitz Ibero donostiarra—, eta kritikatu du proiektu politiko baten alde lanean aritzeagatik auzipetu dituztela. Halaber, babesa adierazi die espetxeratuak izatea saihesteko ezkutatu egin diren hiru gazteei; hots, Arkaitz Antza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbiori.

Fernandezek azaldu du aurrerapausoak eman direla baina oraindik urratsak falta direla euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen. Falta diren urrats horiek egiteko herritarren konpromisoa ezinbestekoa dela nabarmendu du.

Auzokideek elkartasuna adierazi diete Gasteizko auzipetuei

Dozenaka auzokidek elkartasuna adierazi diete urtarrilaren 8an Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera joatekoak diren 11 gasteiztarrei; iragan uztailean euskal preso eta iheslarien alde eginiko kalejira batean parte hartzeagatik deitu ditu Pablo Ruz epaileak. “Terrorismoari gorazarre” egiteagatik zigor prozedura abiatu edo ez erabakiko du Ruzek. Auzokideak babesteko, autobusa antolatu du Plazara mugimenduak urtarrilaren 8rako.

Iragan uztailean Gasteizko alde zaharreko jaietan egin zen kalejira hori, Zaharraz harro! egitarauaren barnean. Zitatuei edo datozen egunetan zitatuak izan daitezkeen lagunei elkartasuna adierazteaz gainera, auzokideek jasandako "erasoa" salatu dute; Iraia San Ildefonso eta Sergio Garcia mugimenduko bozeramaileen arabera, herritarren oinarrizko eskubideak urratu dira auto honen bidez, adibidez, adierazpen eta elkarretaratze eskubideak.     
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna