hondakinak

Olatzagutiko errauste plantaren aurkako itxialdi bat egingo dute zenbait hautetsik

Gaur gauetik bihar eguerdira arte hango udaletxean izango da Sakanako, Arabako Lautadako eta Estellerriko askotariko hautetsi talde bat.

Berria -

2013ko urtarrilak 18

Nafarroako Gobernuak birziklatu ezin diren hondakinak Portlandek Olatzagutian duen lantegian erraustea onartu duela-eta protesta modura agerraldi bat egin du gaur Sakanako, Arabako Lautadako eta Estellerriko askotariko hautetsi ordezkaritza batek.

Gobernuak "udalen autonomiari erasoa" egin diola esan dute. Gaur 20:30etik bihar 12:00ak arte itxialdi bat egingo dute Olatzagutiko udaletxean, eta ondoren elkarretaratze bat. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete.

Enpresaren mesedetan

Exekutiboak uste du errauste plantaren proiektua "bideragarria" dela ingurumenari dagokionez, eta azaldu du "helburu estrategikoa" plantaren "iraunkortasunari laguntzea" dela. Ekoizpen kostuak murriztuta, energia aurreztuta eta erregai fosilen kontsumoa gutxituta egin nahi du gobernuak planta bideragarri.

Hautetsiek esan dute Nafarroako Gobernuaren erabakiak enpresa pribatuaren interes ekonomikoak babesten dituela, eta ez interes publikoa edo orokorra. Martxoaren 16erako manifestazioa deitu dute, Altsasun.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna