Euskara

Euskara, "elkarbizitzarako gakoa"

Pertsona ezagunak eta euskara ikasleak elkarrizketan jarri ditu Korrikak Eman euskara elkarri dokumental-solasaldian.

Berria.info -

2013ko urtarrilak 25

Pertsona ezagunak eta euskara ikasleak euskara elkarri ematen jarri ditu Korrika 18k. Eman euskara elkarri ordu erdiko dokumental-solasaldia sortu du, Eriz Zapiain zuzendariaren esanetara, eta sarean jarri du osorik.

Euskara "elkarbizitzarako gakoa" dela azaldu dute aurtengo Korrikaren antolatzaileek, eta hori hala izan dadin euskara euskal herritar guztiek ezagutzea "behar-beharrezkoa" dela nabarmendu. 

Horregatik, euskaraz ikasten ari diren milaka eta milaka herritarrak omenduko ditu aurtengo Korrikak.

Dokumentaleko solasaldiak:

Eva eta Karlos Argiñano sukaldariak eta Olga Lopez euskara ikaslea.

Unax Ugalde aktorea eta Rakel Vivanco euskara ikaslea.

Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Raquel Navarro euskara ikaslea.

Michel Etxebest Mauleko auzapeza eta Laurence Hurzurigarai euskara ikaslea.

Ana Urrutia telebista aurkezlea eta Ian Cabrera euskara ikaslea.

Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Gilen Morales euskara ikaslea.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Julen Rodriguez euskara ikaslea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna