Eusko dirua

Eusko dirua gaur hasi dira erabiltzen

Ipar Euskal Herriko tokiko dirua hainbat aldagunetan eskura daiteke jada.

Joseba Erremundegi

2013ko urtarrilak 31

Goiz honetan jarri da zirkulazioan eusko tokiko diru "euskaldun, ekologiko eta solidarioa". Dagoeneko 600 lagun Euskal Moneta elkarteko kide egin dira. Horiek gaur izango dute lehen euskoak eskuratu eta erabiltzeko aukera.

Euroak euskoen kontra trukatzeko hainbat aldagune izanen dira hemendik aitzina, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako hainbat tokitan. 600 lagunek eta 190 profesionalek bat egin dute zirkuitu laburreko trukaketak sustatuko dituen diruarekin.

Euskoa Ipar Euskal Herri osoan zenbait profesionalekin erabiltzen ahalko den tokiko dirua da. Hiru zutabe ditu: soziala, ekologia eta euskara. Tokiko garapena sustatuko duen "zirkuitu laburrean" mugituko da. Erabiliko duten profesionalek tokikoak izan beharko dute, eta euskararen alde indarrak egin beharko dituzte: euskara AEKn ikasi eta informazioa euskaraz eskaini.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna