KIROLA

Oscar Pistorius atleta atxilotu dute, bikotekidea hil duelakoan

Hego Afrikako Poliziak jakinarazi du emakume bat topatu dutela hilik Pistoriusen etxean, eta uste dute atletak, lapurren batekin nahastuta, tiro egin diola.

2013ko otsailaren 14a
12:02
Entzun

Oscar Pistorius atleta atxilotu du gaur Hego Afrikako Poliziak, bikotekidea tiroz hil duelakoan. Pistoriusen etxean andre bat topatu dute hilik, eta atleta bera atxilotu dute. Haren bikotekidea zen hildakoa.

Poliziek uste dute lapurren batekin nahastu duela Pistoriusek emakumea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.