Albistea entzun

Kultura

Iruña-Veleian Arabako erromatar hiriaren izena duen aldare bat aurkitu dute

Julio Nuñezek zuzentzen duen arkeologo taldeak harresietatik kanpo aurkitu du, eta hirian bertan agertu den eta Veleia izena duen lehen aztarna da.

Hirugarren indusketa kanpainaren memoria aurkezpena.

Jon Rejado -

2013ko otsailak 22

Iruña-Veleiako aztarnategian (Araba) lanean ari den taldeak aurkikuntza garrantzitsu bat egin du harresietatik kanpo. Julio Nuñez buru duen taldeak aldare bat aurkitu du, non Arabako erromatar hiriaren izena agertzen baiten. Lehen aldia da aztarnategian aurkitutako grafitoetan hiriaren izena agertzen dena, orain arte Arabatik kanpokoak baitziren erreferentzia guztiak. Hiriaren izenaz gain idatzi gehiago dago eta hiriaren ezaugarri batzuen berri ematen duela azaldu dute, baina ez hiriaren antolaketaren berri izateko modukoak.

Aldareaz gain, harresietatik kanpo, hirira zihoan bidearen ondoan kokatuta zegoen merkatu baten indusketa lanetan aurreratu dutela jakinarazi du Julio Nuñezek. Orain arte 745 metro koadroko azaleraren gainean lan egin dutela azaldu du, baina oraindik ere azalera gehiago dagoela gaineratu. Eraikinaren neurria "ezohikoa" dela nabarmendu du, neurri horretako merkatuak hiri handiagoetan baino ez baitira aurkitzen.

Bestetik, 2012ko jardunaren berri emateko prentsaurrekoan harresietan egindako lana azaldu dute, baita harresi barruan sastrakak kendu eta ingurua egokitzeko lanak ere. 2012an 2.000 bisitari inguruk ikusi zituzten lanak lekuan bertan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alex Gurrutxaga, iaz, Leteren inguruko liburua eskuetan. ©Gorka Rubio / Foku

Alex Gurrutxagak Euskadi saria irabazi du, Xabier Leteri buruzko saiakeragatik

Berria

Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria lanagatik eskuratu du aitortza Gurrutxagak, euskarazko saiakeraren modalitatean.

Emilio Arrieta Corera Garesko sopranoa. ©BERRIA

Zarzuelaren maisu nafarra

Ane Eslava

Emilio Arrieta Corera musikagileak obra oparoa sortu zuen, zarzuelak eta operak batik bat, eta Espainiako musika «modernizatzen» lagundu zuen. Bi mende bete dira jaio zenetik.

Sofia Alforja, Laida Aldaz eta Ander Gisasola, atzo, Baluarte auditoriumean, Zinetikaren aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Zinetika jaialdiak 23 film emango ditu Iruñean, Donostian eta Bilbon

Ane Eslava

Urriaren 22tik 31ra egingo dute. Tailerrak, performanceak eta eskola magistralak ere izango dira

 ©ANGEL UNZU

«Monotonia musikalaren asperdurak ito egiten nau»

Alex Uriarte Atxikallende

Urte hasieran kaleratutako 'Orain' diskoa aurkezten ari da Unzu. Jazz elektrikoan murgildu da lan berrian, eta bihar du hurrengo emanaldia: Errenterian, Musikaste jaialdian.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.