gizartea

'Ni ere egon nintzen. Elkartasuna ez da delitua' kanpaina aurkeztu dute Kukutzako kide ohiek

Martxoaren 11n bi gazte epaituko dituzte, ustezko desordena publikoarengatik.

Urtzi Urkizu -

2013ko otsailak 26

Kukutzako Elkartasun Taldea plataforma eta Ni ere egon nintzen. Elkartasuna ez da delitua kanpaina aurkeztu dituzte gaur goizean, Bilboko Errekalde auzoko plazan. Kukutza III gaztetxea eraitsi zuten egunetan zauritu ugari egon zirela —103 mediku txosten— gogoratu nahi izan dute. 80 atxilotu inguru izan ziren, eta atxiloketa horiek "justifikagaitzak" izan zirela adierazi dute Kukutzako kide ohiek.

Martxoaren 11n bi gazte epaituko dituzte, gaztetxea eraitsi zuten egunetan desordena publikoa eragitea egotzirik. Fiskalak 22 hilabeteko kartzela eskaera egin du.

Apirilaren 16an, berriz, ertzain baten kontrako epaiketa izango da, neska gazte bati erasotzeagatik. 2011ko irailaren 21ean Ametzolako biribilgunearen inguruan ertzain batek gazteari nola erasotzen zion jaso zuten irudi batzuetan. "Epailea tematu delako, azkenean ertzaina identifikatzea lortu dute", esan du Iñaki Carro abokatuak. Askoz eraso gehiago izan ziren egun haietan, baina, Carrok azaldu duenez, Ertzaintzak ez du lagundu polizia horiek identifikatzen. Abokatuak esan du litekeena dela hemendik urtebetera edo bi urtera egitea eraisketaren egunean atxilotutako beste hemezortzi lagunen epaiketa. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna