euskal herria

Banderak airean, "inposizioa" tarteko

Espainiako bandera udaletan jartzeko agindua dela eta, udalak askotariko bideak baliatzen ari dira; uste dute "inposatutako" neurri bat dela. Bergaran, esaterako, larunbatean ikurrinari omenaldia egin zioten, eta 50 bandera baino gehiago jarri zituzten udaletxean. Gobernuak ohartarazi du ez dutela onartuko inork legeaz "barre" egitea.

Banderak Eskoriatzako Udalean.
Banderak Eskoriatzako Udalean. / Gorka Rubio/ARP

Berria -

2013ko otsailak 27

Espainiako bandera jartzeko Espainiatik jasotako aginduari iskin egiteko ahaleginetan dihardute Euskal Herriko hainbat udal. Azkena, Bergarako kasua: "inposaketari" ikurrina omenduz erantzun diote. Udalarekin ekimenarekin bat egin zuten joan den larunbatean ehunka herritarrek. 

Hori horrela, ikurrinari lehentasuna ematea erabaki dute, baina horrekin batera, Bergaran dauden herritartasun guztien banderak jarri dituzte udaletxean. Soraluzen,Eskoriatzan eta Iruran ere antzerako bideak hautatu dituzte.

Bergarako Udalak azaldu zuen Hego Euskal Herriko beste hainbat udalek bezala, Espainiatik agindua jaso zuela bandera udaletxean jartzeko, "toki ikusgarrian eta lehentasunezkoan". Horrela, indarrean dagoen legedia betetzera "behartu" dituzte, hau da, 39/1981 Banderen Erabileraren Legea. Hori egin ezean, udal ordezkariak gogor zigortuak izango zirela ohartarazi zieten, kargugabetze eta zigor ekonomikoekin.

Leire Iruin zinegotziak adierazi zuenez, Espainiako bandera jartzeko gutuna jaso zutenetik ahal den guztia egin dute —helegitea jartzea tarteko—: "Ez genuen ipini nahi, baina iritsi da puntu bat non ipintzera behartuta sentitu garen. Horren aurrean erabaki genuena da gurea argi dugula zein den, eta gurea ikurrina da". Udal ordezkariek irakurritako testuan gaitzetsi zuten "sentimentuen gainetik interes politikoak gailendu" direla.

Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariaren erantzuna heldu zen biharamunean. Espainiako bandera beste 54rekin jartzea "txantxa" gisa hartu, eta ohartarazi zuen ez dutela onartuko inork legeaz "barre" egitea. Legea bete dadin, bide guztiak agortuko dituztela gaineratu zuen.

Hamaika adibide

Asko dira agindua jaso duten udalak. Elgoibarren, esaterako, 2012ko apiriletik udalaren alde batean jarri zuten Espainiako bandera, pentsatuta nahikoa zela, baina gobernu ordezkaritzak salaketa jarri, epaileek hari arrazoia eman, eta orain bandera aurrealdean, erdi-erdian, jartzeko agindu dio. Helegitea jarriko dio. Urnietan ere antzerako egoeran daude, helegitea jartzekotan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna