ikastolak

Ibilaldiak badu abestia

Kherau taldeak ondu du 'Aldapa leunduz' kanta. Aurtengo jaia Portugaleteko Asti Leku ikastolak antolatuko du. [YouTube]http://youtu.be/bclJuTY9vcE[/YouTube]

2013ko otsailaren 28a
16:39
Entzun

Asti Leku ikastola 1963. urtean sortu zen. Ibilaldiak ikastolaren 50. urteurrenarekin bat egingo du. 2 eta 18 urte arteko 1.619 haur eta gaztek ikasten dute bertan. Bizkaiko Ezkerraldeko zenbait herritatik joaten dira ikasleak, baita Castrotik (Kantabria, Espainia) etorritako batzuk ere.

Portugaleteko ikastolaren aniztasuna Ibilaldiaren logotipoan islatu dute. Hala, koloreekin ez ezik, A eta L hizkiekin ere jolastu dira, eta aurtengo leloa, ikastolaren izena eta Ezkerraldeko mendiak eta aldapak ekarri dituzte gogora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.