Irrati lizentziak

Elkarretaratzea egin dute Euskalerria Irratiaren alde

Nafarroako Jauregiaren aurrean izan da, 20:00etan. Nafarroako kulturaren, kazetaritzaren eta kirolaren esparruko hainbat kidek babesa agertu diote irratiari, baita beste hainbat herritarrek ere.

Elkarretaratzea.
Elkarretaratzea. / @zaldieroa/Twitter.

Berria.info -

2013ko martxoak 6

Euskalerria Irratiaren alde elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean hainbat lagunek Iruñean. Hainbat esparrutako lagunek agertu diote babesa irratiari. Astelehenean egin zuten deialdia, eta han izan ziren, bertzeak bertze, Oier Sanjurjo Osasunako jokalaria, Helena Taberna zinema zuzendaria, Patxi Tuñon Kontuen Ganberako buru ohia, Carlos Perez Conde kazetaria, Garbiñe Petriati Behatokiko arduraduna, Julio Soto bertsolaria eta Alvaro Arizaleta El Columpio Asesino taldeko abeslaria.

Nafarroako Gobernuak hirutan ukatu dio lizentzia Euskalerria Irratiari, baina herritarren babesa baduela nabarmendu zuten kideok, jendaurrean. Sostengu horren adierazle, esan zuten irratiak 8.000 entzule, 1.000 bazkide, ehunka iragarle eta 150 kolaboratzaile badituela. Herritarrek euskarazko komunikabideak izateko eskubidea dutela erantsi zuten, eta, ondorioz, Euskalerria Irratiari lizentzia eman diezaiotela eskatu zuten. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna