KORRIKA

Ttipi-ttapa hasi da Korrika

Hasiera ekitaldia ordu laurden atzeratu da. Martin Ugalde Kultur Parkea euskaltzalez bete da, eguraldi txarrari aurre eginez. Andoainen hasi eta Ormaiztegira arteko ibilbidea beteko du gaur. "Aurrera Korrika" oihuarekin eman dio hasiera 18. aldiari Edurne Brouard koordinatzaileak.

Berria -

2013ko martxoak 14

Ordu laurdeneko atzerapenarekin hasi da 18. Korrikako hasiera ekitaldia. Jendez bete da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkea. Eguraldi txarra egin arren, horrek ez ditu euskalzaleak kokildu, eta 16:30ak pasatxo hasi da lekukoa lehen kilometroak egiten. Kultur Parketik atera eta Andoainen barneratu da, atzean ozen "ttipi-ttapa, ttipi-ttapa, Korrika" oihuaren oihartzuna utziz.

Dani Arizala irrati esatariak egin ditu aurkezpen lanak hasiera ekitaldian. Hizkuntza normalizazioa aldarrikatu du Oskar Elizburuk. "Horregatik diogu ozenki, 'eman euskara elkarri' ", esan du. Hori da, hain zuzen, aurtengo leloa, eta euskara ikasleei eskaini diete. Datozen egunetan BERRIAk horien testigantzak argitaratuko ditu, eguneko kronikarekin eta hainbat lagunen iritziekin batera.

Deia, administrazioei

"Ez daukanak ere aukera eman behar dio erabili nahi duenari", esan dute. Euskara jakiteak ikasten duenari mesede egiteaz gain, ingurukoei ere mesede egiten diela argudiatu dute, euskaraz aritzeko aukera eskaintzen duelako. Administrazioei, horregatik, euskara ikasteko erraztasunak eskatu dizkiete.

Martin Ugalde Kultur Parkeko langileek abiatu dute Korrika. Baionara arte 2.587 kilometro izango dira. Gipuzkoan lehen kilometroak egin ondoren, bihar Nafarroan sartuko da Korrika eta arratsaldean Iruñera iritsiko da; asteburuan Maulera eta Donibane Garazira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna