Beteranoen Atletismo Txapelketa

Euskal Herriko elastikoen afera berriz gerta ez dadin, "neurriak" hartuko dituzte Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak

Martin Garitano ahaldun nagusiak aldarrikatu du atletok euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko "eskubide osoa" dutela. Lau atleta txapelketatik at utzi dituzte, Euskal Herriko elastikoarekin lehiatu nahi izateagatik.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko martxoaren 21a
14:33
Entzun

Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak jendaurrean babestu dituzte Euskal Herriko elastikoarekin lehiatzeagatik Europako Beteranoen Pista Estaliko Atletismo Txapelketatik kanporaturiko atletak. Martin Garitano ahaldun nagusiak aldarrikatu du atletok "eskubide osoa" dutela euren herrialdeko elastikoarekin lehiatzeko, eta bi erakundeen izenean, aurreratu du "euskal herritarren eskubideak zapaltzen dituzten jarrerak" ez dituztela onartuko: "Eskura ditugun tresna guztiak erabiliko ditugu etorkizunean horrelakoak berriro gerta ez daitezen".

Dena den, ez dute zehaztu zer-nolako neurriak izango diren. Gai berean, ez dio eragingo jokoan ari den txapelketari, ez baitiote diru laguntza kenduko, euren gain harturiko "konpromisoak" bete behar dituztelako.

Atleten kaleratzeen soka ez da eten oraindik, eta litekeena da gaur kasu gehiago izatea, hainbatek aurreratu dutelako Euskal Herriko elastikoarekin parte hartuko dutela. Atzo arte lau ziren kaleraturiko atletak. Txapelketa Donostian eta Errenterian ari da jokatzen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.