pilota

Titinek barkamena eskatu du egindako adierazpenengatik

"Berotan egindako adierazpenak izan ziren, galdu berri izanaren amorruarekin", esan du gaur pilotariak Eibarren egindako agerraldian. Aspe enpresaren aurka aritu zen Titin III.a Binakako Txapelketatik at utzi zuen partidaren ostean.

Imanol Magro Eizmendi.
2013ko apirilaren 3a
15:23
Entzun

Augusto Ibañez Titin III.ak barkamena eskatu die pilotazaleei eta enpresari. "Honekin bukatzen da gaia", adierazi du. Titinek nabarmendu du bereziki bi gauzak mindu dutela: "kide txarrak" izan direla entzuteak batetik,  eta euren jarrera gazteentzat eredugarria izan ez dela entzuteak, bestetik.

Gaineratu du sortutako eztabaidarekin ez dagoela bere kirol ibilbidea "kolokan"; abendura arteko kontratua du. "Ez dut uste hau nire azken txapelketa izango denik".

Bengoetxea VI-Beroizen aurkako partida galdu ostean, hala mintzatu zen: "Nahikoa da batzuei eta besteei mesede egitearekin. Txapelketa guztian materiala penagarria izan da. Enpresak ez du pilotariaren alde egin. Nazka ematen du jokatzera irteteak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.