euskal herriko itzulia

Nairo Quintanak irabazi du Itzulia, erlojupekoan erakustaldia emanda

Movistarreko kolonbiarrak inork espero ez zuen bezalako erlojupekoa egin du Beasainen, eta kolpe harrigarria eman du. Tony Martinek irabazi du erlojupekoa, eta Porte eta Henao igo dira podiumera, Quintanarekin batera.

Henao eta Betancur

Unai Zubeldia -

2013ko apirilak 6

A zer Itzuli amaiera. Denak Richie Porte eta Sergio Luis Henaori (Sky) begira zeuden arren, erlojupeko harrigarria egin du Nairo Quintanak (Movistar), eta kolonbiarrak berak irabazi du Euskal Herriko Itzulia.

Tony Martinek (Omega) irabazi du 24 kilometroko erlojupekoa, eta Quintanak berak egin du bigarren denbora onena, 17 segundora. Tarteko erreferentzian bertan Quintana izan zen onena faboritoen artean, eta helmugan berretsi egin zuen ordura arteko lan ona. Beste aldea, uste baino makalago ibili da Alberto Contador (Saxo) eta podiumetik kanpo geratu da.

Beasaingo helmugan 15 segundo atera dizkio Quintanak Beñat Intxaustiri (Movistar), eta bizkaitarrak zortzigarren postuan amaitu du, azkenean, Itzulia, Quintanarengandik 1.57ra. Faboritoen artean, Quintanak 23 segundo atera dizkio etapan Porteri, 31 Simon Spilak-i (Katuxa), 40 Henaori, eta 50 Contadorri.

Espero ez ziren alde ikaragarriak. 24 kilometroko erlojupekoak utzi du Sky podiumeko koska altuenetik kanpo, baina, gutxien-gutxienik, bigarren eta hirugarren amaitu zuten biek astea, Quintanaren atzetik. Movistarrekoak 23 segundo atera dizkio Porteri, 34 Henaori, 35 Spilak-i, eta 54 Contadorri.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna