'CABACAS AUZIA'

Iñigo Cabacas zena gogoan, justizia eskatu dute goizean Bilbon

Elkarretaratzea egin dute Bilbon, Plaza Biribilean, BBVAko ELAk, LABek eta CGTk deituta. Bertako langile izan zen Cabacas. Atzo bete zen urtebete Iñigo Cabacas hil zela Basurtuko Ospitalean. Larri zauriturik utzi zuen Ertzaintzak lau egun lehenago, pilotakada batekin.

Elkarretaratzea Bilbon.
Elkarretaratzea Bilbon. / Argazki Press

Berria -

2013ko apirilak 10

Goizean egindako agerraldian, familiari elkartasuna adierazteaz gain, "justizia" eta "herritarren zerbitzura dagoen polizia eredu bat" ere aldarrikatu dute sindikatuek. Iñigo Gogoan plataformak ere babestu du ekitaldia, eta Cabacasen gurasoak ere han izan dira; guztira 50 bat lagun elkartu dira.

Polizia ereduari buruzko jardunaldiak ere izango dira gaur eta bihar, 19:00etan, Hikaateneoan. Azkenik, manifestazioa egingo dute larunbatean. 18:00etan hasiko da martxa, Jesusen Bihotzetik.

Eusko Legebiltzarrean, berriz, Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediaren agerraldia eskatu zuen atzo PPk, Ertzaintzan barne ikerketarik abiatu ote duen argitu dezan. Orain, gobernuan dagoela eta, "oposizioan zegoenean exijitu zuena" bete eta "gardentasunez" jokatzeko eskatu zion EAJri. "Koherentea izan eta ikerketa bururaino eraman behar du EAJk", argudiatu zuen Nerea Llanos legebiltzarkideak.


 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

COVID-19aren jarraipen batzordea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, atzo Gasteizen. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE

Pandemia osoan izan den kopururik handiena zenbatu dute Bizkaian: 402

Olatz Esteban Ezkati

Hego Euskal Herrian 651 positibo izan dira. Hamasei egoiliar eta 36 langile kutsaturik daude Bizkaiko zahar etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ez du baztertzen osasun larrialdia berrezartzea

Nekane Murga Osasun sailburua, atzoko agerraldian. ©Miguel Toña / EFE

Etxeratze agindua, zalantzazko muga

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua izan du hizpide; hau da, herritarrei eskubidea kentzea ordu jakin batetik aurrera kalean ibiltzeko. Adituek ez dute argi horretarako eskumenik ba ote duen.

Emakume bat, elikagaiak kalean saltzen, Quiton, Ekuadorko hiriburuan. ©JOSE JACOME / EFE

Birusari, errenta unibertsala

Cecilia Valdez

Koronabirusaren pandemiak pobrezia hedatu eta desberdinkeria areagotu duela ikusita, Latinoamerikako zenbait herrialdetan oinarrizko errenta unibertsala eta haren gisako neurriak ari dira aztertzen. Errentarentzako dirua nondik bildu, horixe da erronkarik handienetako bat.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna