Hezkuntza

Garraio eta jantokiko gastuak gobernuak hartzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Eremu ez-euskalduneko D ereduan ikasle bakoitzak batez beste 540 euroren gastuak ditu.

Urtzi Urkizu -

2013ko apirilak 12

Nafarroako Parlamentuak mozio bat onartu du gaur goizean, UPNren gobernuari eskatzeko eremu ez-euskaldunetan D ereduan ikasten dutenen garraio eta jantokiko gastuak bere gain hartzeko. PSNk, Bilduk, Aralar-NABaik, Ezkerrak eta Geroa Baiko bi legebiltzarkideek alde bozkatu dute, eta UPNk eta PPk, kontra.

Abenduaren 12an, Behatokiko ordezkarien lan saio bat izan zuten Nafarroako Parlamentuan. Mila neska-mutikok baino gehiagok euskaraz ikasteko bidaia luzeak egin behar zituztela aztertu zuten saio horretan. Izan ere, batez beste ikasle bakoitzak 540 euroren gastuak ditu. "Euskararen Legea zabalago interpretatzeko eskatzen dugu, familiek dituzten zailtasunak aintzat hartuta. Egoerak nabarmen kalte egiten die eremu ez-euskaldunean bizi direnei", adierazi dute mozioa proposatu duten alderdiek.

Iaz, Maite ditugulako dokumentala aurkeztu zuten. Nafarroako sare publikoko eskola guztietan D ereduan ikasteko eskubidea aldarrikatzen zuen lan horrek. 2012. urtean, eremu ez-euskalduneko 1.400 ikasleek bost milioi kilometro egin behar izan zituzten —hamahiru bidaia ilargira—.

Nafarroako Sortzen Ikasbatuaz elkarteak "hizkuntza exodoa" errealitate bat dela salatu zuen martxoaren 22an. "Gasolina ordaintzeko bakarrik, 540 eurokoa da haur bakoitzeko egin beharreko gastua. Haur guztiak kontuan hartuta, 750.000 eurotik gorakoa da kopurua", azaldu zuen elkarteak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna