Mundua

Giulio Andreotti Italiako lehen ministro izandakoa hil da

Andreottik 94 urte zituen, eta bizitza politiko luzea izan zuen: zazpi aldiz Italiako gobernuburu eta bizi guztirako senatari izan zen. Mafiarekin zerikusia izateagatik epaitu zuten, baina absolbitu egin zuten 2004an.

Giulio Andreotti. /
Giulio Andreotti. / BERRIA

Berria -

2013ko maiatzak 6

Politikari polemikoa zen Giulio Andreotti demokristaua. Italiako politika markatu zuen Bigarren Mundu Gerraz gero. Gerra amaitu zenean Italiako Konstituzioa idatzi zutenen artean gazteena izan zen. Hilabeteak zeramatzan erretiratuta, eta presidentearen hautagaitzara ere ez zen joan. Bizi osorako senataria zen, eta zazpi aldiz lehen ministro izateaz gainera, hainbat karteratako ministro ere izan zen.

Hamarkada askoan Demokrazia Kristauaren erreferentea izan zen, garai errepublikanoan nagusi zen alderdiarena, Tangentopoli ustelkeria auzia lehertu zen arte. Cosa Nostra mafia taldearekin zerikusia izateagatik epaitu zuten, 2004an; prozesu luzea izan zen, baina, azkenean, absolbitu egin zuten. Lekuko batek ziurtatu zuenez, Salvatore Toto Rina Costa Nostrako buruzagiari masailean musu eman zion, mafiaren ezaugarri den keinua.

Estatu sekretuak hilobira eramango zituela esan zuen, La Repubblica egunkarian egin zioten elkarrizketan: «Paradisura eramango ditut nirekin. Inoiz ez zait gustatu politika ikuskizun izatea».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna