Urtza Alkortaren gutuna Estefania Beltran de Herediari

2013ko maiatzaren 13a
12:39
Entzun

Ni, Urtza Alkorta, 2010ko urtarrilaren 18an atxilotu ninduten. Orain zuk zuzentzen duzun sailaren aginduetara zeuden ertzainek eman zizkidaten tratu txarren ondorioz sinatutako deklarazioa da nire auzipetze eta kartzelaratzearen oinarri bakarra.

Pasa dira 3 urte eta erdi harrez gero. Horietatik 2 eta erdi kartzelan eman ditut. Eta orain ni atxilotzeko agindua eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Ertzaintzari.

Ondarroan sortu den Herri Harresiaren harira egin dituzun adierazpenak entzunda, galdera batzuk ditut zuri zuzentzeko:

-Madriletik ni atxilotzeko agindua jaso duzuela esan eta “cuando considere oportuno operativamente” atxilotu eta kartzelaratuko omen nauzue. Noiz da zuretzat ni atxilotzeko une egokia?

Guretzat ez dago atxiloketak emateko une egokirik. Bizi dugun garai berri honetan PNVk erabaki egin beharko du, Espainiaren eskutik helduta jarraitu edo EHren aldeko hautua egin behingoz.

EHan behin betiko gatazka konpontzeko aukera dagoen honetan, denon konpromisoa behar da horretarako. Baita PNVrena eta Ertzaintzarena ere.

Zentzu horretan, Madrildik agindutako atxiloketa politikoekin jarraituta, zein da PNVk egiten duen ekarpena EHan abian den konponbide prozesuaren alde?

Zein da Ertzaintzak aro politiko berri honetan jokatu beharreko papera?+Ez dut uste Urkullu lehendakariak esan bezala polizia integrala izatea Espainiatik bidalitako aginduak betetzea denik.

Hausnar ezazue, eta jakin Euskal Herriaren aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegula. Ongi etorriak izango zarete Herri Harresira.

Ez dakit gutun hau zure eskuetara ailegatuko denerako atxilotuta egongo ote naizen. Bitarte honetan, gonbidapen zintzo eta zuzena egiten dizut Ondarroara etor zaitezen, eta honetaz guztiaz hitz egin dezakegu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.