kultura

Guanes Etxegarai artista zendu da

58 zituen eta horietatik 40 arteari eman zizkion

Nora Arbelbide -

2013ko maiatzak 13

Eskultore, margolari eta marrazkilaria aspalditik eri bazen, azken unea arte minbiziari gaina hartzeko borrokatu zen eta ahal zuen neurrian marrazki egiteko kemenarekin segitzen zuen, Mendikotako Algareki erakustokiaz arduratzen den Pascale de Gilbert adiskideak azpimarratu duenez. Izurako Ospitalea berriturik, bertan zuen bere tailerra eta bizitokia Etxegaraik azken urteetan. 58 urte zituen, eta horietarik 40 arteari emanak. Nahi zuen bizia izan zuela eta desiratu askatasunarekin bizitzeko aukera izan zuela konfiatu zien adiskideei, damu gabe zegoela. Maiatzaren 25eko asteburuan  lagun artistek omenduko dute Gotaine-Irabarneko eskulturen parkean. Algarekik antolatuko uen iraileko erakusketa kolektiboan Etxegaraik hitzordurako prestatua zien erakusketa erakusteko asmoarekin dago. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna