HONDAKINAK

Plataformen ustez, Bilduk ez du atez atekoarekin jarraituko, "kostu politikoagatik"

Patxi Amantegi bozeramailearen arabera, koalizioaren "norabide aldaketa" positiboa da. Baina Oñati moduko herrietan duten egoera "bidegabea" salatu du.

ainara arratibel gascon
2013ko maiatzaren 16a
18:33
Entzun

Gipuzkoako atez atekoaren aurkako plataformen koordinakundeko bozeramaile Patxi Amantegik uste du Bilduk ez duela atez atekoarekin jarraitzen duen "kostu politiko handiagatik".  Amantegiri “baikorra” iruditzen zaio atez atekoaren gaian erakutsitako norabide aldaketa. "Baina bidegabea da herri batzuetan gertatzen ari dena. Adibidez, Oñatin. Han udalak aurrera jarraitzen du atez atekoa ezartzeko sistemarekin, nahiz eta herritarren sinadura mordoa bildu ziren horren aurka".

Ez dio zentzurik ikusten egoerari. "Azpeitian, Ormaiztegin eta Zumaian herritarren nahia hartu dute kontuan, eta ez dute atez atekoa jarriko. Zergatik ez dute hori egiten Oñatin? Zergatik leku batzuetarako balio duenak ez du beste batzuetarako balio?".

Legazpin bostgarren edukiontzia eta atez atekoa batuko dituen sistema baten alde egin dute. Amantegik ez du irtenbide egokia ikusten. “Oso militantea izan behar da zaborra zintzilikarioetan uzteko, ondoan edukiontziak izanda. Ondoan zaborra nahi duzun ordutan jaisteko aukera ematen dizun sistema bat izanda”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.