EUSKARA

Euskara sarean erabiltzeko tresna berriak aurkeztu ditu Ixa taldeak

Euskara sarean eta gailuetan erabiltzeko asmatutako azken tresnak aurkeztu dizkie EHUko Informatikako Ixa taldeak Tolosako Laskorain ikastolako ikasleei, Kilometroak bultzatzeko 'Ahora!' astearen barruan.

Ane Urrutikoetxea -

2013ko maiatzak 23

Euskal Herriko Unibertsitateko Informatikako Ixa taldeak euskara sarean eta gailuetan erabiltzeko egiten du lan, eta hiztegi elektronikoak, testu bilduma digitalak eta zuzentzaile ortografikoak sortu dituzte, besteak beste. Orain arte egindako lorpenak aurkezteko, Tolosako Laskorain ikastolako ikasleak gonbidatu dituzte gaur, aurtengo Kilometroak bultzatzeko Ahora! astearen barruan.

Euskara sarean hizkuntza praktikoa bihur dadin, Ixa taldeak hizkuntzaren morfologia, sintaxia eta semantika landuko dituzten aplikazioak asmatu ditu. Gaur egun euskararekin lan egiteko oso eraginkorra bilakatu den Xuxen zuzentzaile ortografikoaz gain, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak sortu dituzte, eta etorkizunera begira PATHS, NewsReader, READERS eta OpeNER proiektuak aurrera ateratzeko ari dira lanean. Horrekin batera, Ixa taldea Herrialde Katalanetako zein Galiziako informatikariekin ari da lanean Idazlagun izeneko programa aurrera ateratzeko; programa horrek esaldi osoak itzultzeko gaitasuna dauka. Jada Google Translator programa baino eraginkorragoa bilakatu da.

Bestalde, Laskoraineko ikasleek Nao eta Tartalo robotak ezagutzeko aukera izan dute. Bi ikaslek Tartalorekin bertso lehiaketa egiteko aukera izan dute, Naok saioa aurkeztu ondoren. Tartalo gogor saiatu arren, argi gelditu da oraindik hezur-haragizko bertsolariek robotek baino hobeto menderatzen dutela hizkuntza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna