Nafarroako AHT Aragoirekin eta 'Euskal Y'-arekin lotzeko asmoa azaldu du Pastorrek, eperik zehaztu gabe

2013ko maiatzaren 29a
16:46
Entzun

Espainiako Sustapen ministro Ana Pastorrek gaur Espainiako Kongresuan ziurtatu duenez, Nafarroak Aragoirekin eta Euskal Y-arekin lotutako abiadura handiko tren sarea izatea dela Espainiako Gobernuaren helburua. Hala ere, ez du zehaztu Iruñea-Castejon zatia beste trenbideekin lotzeko lanen eperik.

Uxue Barkos Geroa Baiko diputatuak eginiko galdera bati erantzun dio Pastorrek. Barkosek kezka azaldu du Castejon eta Iruñea arteko zatia "isolatuta" geratuko delako.

"Zaragoza, Iruñea eta Euskal Y-a lotzen dituen abiadura handiko eta nazioarteko zabalera duen erraileko sare bat osatzea da helburua", esan du Pastorrek. Gaineratu du Nafarroako eta Espainiako gobernuak elkarlanean ariko direla behar horretan, "bakoitza bere ardurekin".

Iragarri du hitzarmen berri bat sinatuko duela Nafarroako Gobernuarekin, finantzaketa "aurreikuspen ekonomikoetara eguneratzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.