mobilizazioak

Milaka lagun izan dira goizean manifestazioetan, eta arratsaldekoak abiatu dira

Manifestazio nagusia Gasteizen egin dute, eta han egin dute eguneko ekitaldi nagusia sindikatuek. Donostian, Bilbon eta Iruñean ere egin dituzte protestak eguerdian, eta arratsaldean ere dozenaka herritan bilduko dira.

Bilbon, arratsaldean. /
Bilbon, arratsaldean. / @Reacciona_a

Berria -

2013ko maiatzak 30

Milaka izan dira goizean sindikatuek deitu dituzten mobilizazioetan parte hartu duten herritarrak. Murrizketen aurka eta ekonomia ereduan aldaketa bat eskatzeko atera dira kalera, eta arratsaldean are eta jende gehiago espero da azken grebetan gertatu den bezala. Hiriburuetan izan dira manifestazioak goizean, eta arratsaldean ere errepikatuko dira, baina eskualdez eskualde ere hainbat izango dira manifestazioak.

Gasteizen egin dute greba eguneko mobilizazio nagusia sindikatuek, eta ekitaldi nagusia ere han egin dute. Han izan dira sindikatu deitzaileetako arduradunak. Donostian, Iruñean eta Bilbon ere egin dituzte manifestazioak, besteak beste, eta horietan ere milaka lagun elkartu dira. Bilbon EHNEko traktoreak eta HIRUko kamioi bat izan dira manifestazio buruan. Donostiako manifestazioan Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusia izan da manifestazioan. Izango da protesta gehiago gaur, nolanahi ere.

ARRATSALDEKO MANIFESTAZIOAK

ARABA:

Agurain: 19:00
Dulantzi:18:00 Arrabal plaza
Gasteiz: 17:30 Bilbo plaza
Laudio: 18:00
Oion: 19:30 Plaza Nagusia

BIZKAIA:

Algorta: 18:00 Telletxe
Arrigorriaga: 18:30 Aragala plaza
Barakaldo: 18:30 Herriko plaza
Basauri: 18:30 Arizgoti plaza
Bermeo: 17:30 Goiko plaza
Bilbo: 18:00 Plaza Eliptikoa
Durango: 17:30 Santana
Elorrio: 17:30 Plaza
Erandio: 19:00 Metroa
Erromo: 19:30 Santa Eugenia
Galdakao: 18:30 Udaletxea
Gernika: 18:30 Merkurio plaza
Igorre: 18:30 Udaletxea
Leioa: 18:00 Bulebarra
Lekeitio: 18:30 Eskolapea
Mungia: 18:30 Udaletxea
Ondarroa: 18:00 Alameda
Plentzia: 18:00 Portua
Portugalete: 18:00 Carlos VII metroa
Santurtzi: 18:30 Parkea
Sestao: 19:00 Udaletxea
Sondika: 18:00 Larrondo
Zornotza: 18:00 Zelaieta

GIPUZKOA:

Andoain: 18:00 Zumea plaza
Arrasate: 18:30 Severo Altube
Azpeitia: 18:00 Udaletxea
Beasain: 18:00 Zubimuzu
Bergara: 19:00 Plaza
Donostia: 17:00 Bulebarra
Eibar: 18:30 Unzaga plaza
Errenteria: 19:00 Herriko plaza
Hernani: 18:00 Gudarien plaza
Irun: 19:00 Zabaltza plaza
Lasarte-Oria: 18:00 Okendo
Legazpi: 18:00 Udaletxea
Tolosa: 18:00 Triangelu
Urretxu: 18:00 Potros plaza
Usurbil: 18:00 Plaza
Zarautz: 18:00 Musika plaza
Zumaia: 18:00 Kofradia

NAFARROA:

Elizondo: 18:00 Herriko plaza
Iruñea: 18:00 Antoniutti
Irurtzun: 18:00 Foruen plaza
Leitza: 18:00
Lesaka: 18:00 Herriko plaza
Lizarra: 18:30 Baja Navarra
Tafalla: 19:00 Nafarroa plaza
Tutera: 19:00 Padre Lasa plaza
Zangotza: 19:00 Arcadas plaza

 

GREBAREN ANTOLATZAILEAK

• Deitzaileak. ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CNT eta CGT sindikatuak, eta haiekin batera Gune bilgunean dauden eragile sozialak.

• Babesleak. EH Bildu, Euskal Herriko Emakume Martxarako Plataforma, Gipuzkoako Aldundia, Erabaki, Eusko Ekintza...

• Nazioarteko babesleak. Munduko Federazio Sindikala, Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataforma; CIG eta CUT (Galizia); Intersindical, COS eta CUT (Katalunia); Sindicato Andaluz de Trabajadores (Espainia); Unione Sindicale di Base (Italia); PAME (Grezia); NPA eta Solidaires (Frantzia); STC (Korsika)...

• Atxikimenduak. Seiehunetik gora enpresa batzorde; besteak beste, CAF, Petronor, Virtisu, Unipapel, Gamesa, Ingeteam, ArcelorMittal, Sunsundegui, Caprabo...

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna