POLITIKA

Basagoitiren lan ildoari jarraituko dio Quirogak PP zuzentzeko

Arantza Quirogak azaldu du PP ezin dela egon Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Batzordean, haren asmoa presoez hitz egitea eta Espainiako Gobernuak ETArekin negoziatzea delakoan.

Quiroga, gaur.
Quiroga, gaur. / L. J./ARP

Berria -

2013ko maiatzak 31

PPren bide orria aurkeztu du Arantza Quiroga alderdi horretako Euskal Autonomia Erkidegoko presidente berriak. Agerraldi bat egin du, alderdiko kide ugari atzean zituela: Alfonso Alonso, Leopoldo Barreda, Iñaki Oiarzabal, Borja Semper, Anton Danborenea, Laura Garrido eta Nerea Llanosek babestu dute Quiroga. Jakinarazi du PP zuzentzeko Antonio Basagoiti presidente ohiaren ildotik joko duela.

Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Batzordeaz jardun du Quirogak. Esan du PPk parte hartuko lukeela helburua baketzea balitz, baina gaineratu du lantaldearen xedea baketzea izatetik urrun ikusten duela. Horren harira, berretsi du PPk ezin duela batzordean parte hartu, lantaldearen asmoa presoez hitz egitea eta Espainiako Gobernuak ETArekin negoziatzea delakoan.

Halaber, esan du politika ekonomikorik gabe ikusten duela Eusko Jaurlaritza eta EAJren alternatiba izan nahi duela.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna