Nola erabili behar den

2013ko ekainaren 18a
19:30
Entzun

Estilo liburuaren gomendioak bete beharrekoak dira BERRIAko langileentzat, eta probetxuzkoak izan litezke idazkuntzari buruzko dudak izan eta BERRIAk nola jokatzen duen jakin nahi duenarentzat ere. Zerbitzu hori eman nahian, dago eskura estilo liburu digital hau, etengabe berritua: lan dinamikoa da, osatuz eta moldatuz doana, komunikazio teknologien eta gaur egungo komunikazioaren beraren abailak eskatzen duen bezala: oso bizkor.

Eta halaxe aurkitu nahi du erabiltzaileak guztia, klik gutxiren truke. Horretarako saiakera da hau: kontsulta solteak bizi-bizi egin daitezke bilatzailearen bitartez, estilo liburu guztia arakatuz leku beretik. Emaitza guztiak atalka ordenaturik jasotzen dira; hartara, emaitza asko izanez gero, erabiltzaileak modua izango du interesatzen zaion alorrera erraz jotzeko.


Atal luzeak hasi eta buka irakurri nahian dabilenak, berriz, bilatzailea ez ezik, menua eta bestelako botoiak ere erabil ditzake.


Hizkuntza kontuetan, ez dagokio BERRIAri zuzena edo okerra zer den erabakitzea. Gogoan izan hau estilo liburu bat dela, ez gramatika liburu bat. BERRIAk bere aukera estilistikoak egiten ditu, idazten duten guztiek bezala, eta horiexek biltzen ditu estilo liburuan. Beraz, izarrak ez du ezinbestean esan nahi hitz, egitura edo dena delako hori gramatikaren kontrakoa denik, baizik eta BERRIAk ez duela erabiltzen.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.