Albistea entzun

FUTBOLA

Illarramendi: "Klub hau maite dut. Pentsatu nahi dut gero arte bat dela"

Etete klausula ordainduta, Real Madrilek Asier Illarramendi fitxatu du. Ligaren egoitzan 30 milioi euroak ordaindu ditu jada Espainiako taldeak. Agerraldia egin dute Jokin Aperribaik, Lorenzo Juarros 'Loren'-ek eta Illarramendik berak.

Asier Illarramendi, gaur.
Asier Illarramendi, gaur. / ARP

Berria -

2013ko uztailak 12 16:15

Asier Illarramendik Anoeta estadioko prentsa aretoan egin du agerraldia, Realeko presidente Jokin Aperribai eta talde txuri-urdineko kirol zuzendari Lorenekin batera.

Erabakiaren berri eman du mutrikuarrak: “Erabakia ez da erraza izan. Asko kostatu zait erabakitzea. Realak dena eman dit, eta naizena Realari esker naiz”, adierazi du. "Onena" opa die taldekide ohiei eta Jagoba Arrasate entrenatzaileari: "Arrakasta izango dute, eta Jagobari zorterik onena opa diot; pertsona eta entrenatzaile bikaina da".

Halaber, gaineratu du Reala "maite" duela eta nahiago duela pentsatu "gero arte bat" izango dela, "agur" bat baino gehiago. Jakinarazi du oporretan zegoela izan zuela Real Madrilen interesaren berri, baina haren ordezkariek kudeatu dutela gaia.

Aperribaik azaldu du klubaren asmoa Illarramendi Realean geratzea zela: "Eskertzen dizkiogu gurekin eman dituen urteak. Pena handia dugu”. "Urte garrantzitsu bat dugu aurrean, kirol arloari dagokionez, entrenatzaile gazte batekin. Jokalari guztiek hemen jarraitzea nahi genuen”, erantsi du.

Real Madrilera

Amaitu dira Illarramendiren etorkizunari buruzko zalantzak. Gaur ordaindu du Real Madrilek haren etete klausulari dagozkion 30 milioi euroak, eta Illarramendi bera ez da joan gaur Zubietara, Realarekin entrenatzera. 2019ra arte fitxatu du Espainiako taldeak.

Halaber, Real Madrilek ordainduko ditu BEZari dagozkion 6,3 milioi euroak.

Atzo itzuli zen oporretatik mutrikuarra, eta zalantzak ziren ea Zubietan agertuko ote zen. Bertan izan zen, eta zaleek ongietorri beroa egin zioten, Realean gera zedila eskatuz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Super Amara Bera Berako kideak, liga irabazi izana ospatzen, atzo, Donostiako Gaska kiroldegian. ©JON URBE / FOKU

Bera Berak zazpigarrenez irabazi du Espainiako Liga

Julen Etxeberria

Bera Berak 30-20 hartu du mendean Elx Donostian, eta zazpigarrenez irabazi du Espainiako Liga. Hogeigarren titulua du, hamabosgarrena azkeneko hamar urteetan

Danel Elezkano, errematatzen, eta hari begira, Jon Ander Peña, Jose Javier Zabaleta eta Jon Ander Albisu, finalerdietako ligaxkako lehen partidan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Kolpeka josi nahi dute txapela

Julen Etxeberria

Elezkano II.a-Zabaletak eta Peña II.a-Albisuk binakakoaren finala jokatuko dute gaur, Bilbon. Bi bikoteek azpimarratu dute hamarreko lana egin ezean ez dutela irabaziko

Zorrak zor
Alaveseko jokalariak, Joseluk sartutako binakoa ospatzen, atzo, Mendizorrotzan. ©JAIZKI FONTANEDA /FOKU

Gaitzetan txikiena

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek sufrituta berdindu du Levanteren aurka, Joseluren gol berantiar bati esker. Jaitsiera postuetatik puntu batera dago oraindik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.