Europako Konstituzioa

Batasuna: "Ituna neoliberala, kontserbadorea eta Euskal Herriaren aurkakoa da"

Batasunak ezezkoa eskatuko du otsailaren 20ko Europako Konstituzioaren erreferendumean. Joseba Alvarezek ezezkoa eskatzearen arrazoiak eman ditu Donostian. "Ituna neoliberala eta kontserbadorea da. Munduan Europar inperialismo bat ezartzea du xedetzat". Europako Ituna Euskal Herriaren aurkakoa ere dela dio Batasunak. "Ez du herrien nortasuna errespetatzen, eta euskara bezala hizkuntzak ez ditu aitortu ere egiten. Esaterako, Itunak ez du onartzen Euskal Herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubidea". Eusko Alderdi Jeltzaleak aldeko botoa eskatu du. Alvarezen ustez, horrek badu arrazoi nagusi bat. "EAJri negozioak axola zaizkio, ez herriak. EAJk negozio asko ditu Europan. Abiadura Handiko Trena horren adibide argia da".

Berria -

2005eko otsailak 1

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna