EUSKAL PRESOAK

Judith Uriarte Pablo Gorostiagaren bikotekidea hil da, presoak bisitan joateko aukerarik gabe

Gaixotasun baten ondorioz hil da Uriarte. Ostegunean eman zioten Gorostiagari bikotekidea bisitatzeko baimena, baina ez zuten presoa Euskal Herriratu.

Gorostiaga, ezkerrean, artxiboko irudi batean.
Gorostiaga, ezkerrean, artxiboko irudi batean. / Jon Urbe/ARP

Berria.info -

2013ko irailak 3

Pablo Gorostiaga Herrera de La Manchako (Espainia) espetxean dago preso, eta 71 urte ditu. 18/98 sumarioan zigortu zuten, Egin egunkariarekiko lotura zuela eta. Bederazi urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Judith Uriarte, haren bikotekidea, gaixo zegoen, eta ezin zuen espetxerainoko bidea egin. Urtebete baino gehiago zeramaten elkar ikusi gabe. Ostegunean Espainiako Estatuko Espetxeetako Zuzendaritzak eman zion Gorostiagari bikotekideari bisitan joateko baimena, baina presoa Euskal Herriratu baino lehen hil da Uriarte. Etxerat-ek jakitera eman duenez, Gorostiaga atzo atera zuten Herrerako espetxetik, eta momentu honetan Ocañakoan dago.

Laudion ezaguna zen Uriarte, hainbat ekimenetan hartu baitzuen parte.

Etxerat-ek salatu duenez, Espetxeetako Zuzendaritzak “beste behin” erakutsi du euskal presoekiko eta beraien senideekiko “krudelkeria eta ankerkeria”, “doako sufrimendua gehituz, berez oso mingarriak diren egoerei”. Era berean, euskal presoen eskubideen alde Uriartek egindako “lan nekaezina” gogoratu du, eta babesa agertu dio bere familiari.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna