Ekialde Hurbila

Mahmud Abbasek erakunde palestinarren su-etena lortu duela iragarri du

Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak erakunde palestinarren su-etena lortu duela iragarri du. Abbas AEBtako Estatu idazkari Condoleezza Ricerekin bildu da gaur Mukatan; su-etenaren iragarpena bilera eta gero egin du. Abbasek Israelek gauza bera egingo duen itxaropena azaldu du. Izan ere, bihar bake prozesuaz hitz egiteko bilduko dira Sharm-el-Sheikhen (Egipto) Israelgo lehen ministro Ariel Sharon eta Mahmud Abbas.

Berria -

2005eko otsailak 7

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna