BERRIA TB

Juanba Berasategi eta Eneko Olasagasti izan dira 'Zurriolako butaka'-n

Beñat Izagirre Indo eta Xabier Mendiguren Elizegi kritikariek ere parte hartu dute BERRIA eta Hamaika telebista Zinemaldiaren inguruan egunero egiten ari diren saioan. Bideoa: Berasategiri eginiko elkarrizketa.

Berria -

2013ko irailak 25

Zinemira saria jaso eta biharamunera, Juanba Berasategi izan da gonbidatuetako bat gaurko Zurriolako butaka-n. Harekin batera izan da Eneko Olasagasti zinemagilea. Halaber, Beñat Eizagirre BERRIAko kritikaria eta Xabier Mendiguren Elizegi Sustatu.com-ekoa ariko dira solasean. Bart gaueko Euskal Zinemaren Galako eta Ikasleen Nazioarteko Topaketako irudiak ere izan dira ikusgai.

BERRIAk eta Hamaika telebistak Zurriolako butaka saioa ekoitzi dute elkarlanean, jaialdiaren nondik norakoak jasotzeko asmoz. Egunero izango da Berria.info-n, 11:00etatik 12:00etara, zuzenean, Donostiako Zinemaldia amaitu arte.

Emanaldi guztiak Berria.info-n izango dira gero ere ikusgai, bai osorik, bai atalka. Saioaren ardura teknikoa Lara Madinabeitia Berria TBko bideogileak du. Gidoia Gorka Erostarbek berak eta Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak egina da.

Horrez gain, zuzeneko iritziak eta iruzkinak irakurri ahal izango dira Berriketan.info atarian, Zinemaldiari buruzko gune berezian. Gainera, saioak iraun bitartean, irailaren 20tik 29ra, BERRIAlagun egiten direnek Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua jasoko dute opari. www.berria.info/berrialaguna webgunean sartuta, laguna@berria.info helbide elektronikoa erabilita edo 943-30 45 45 telefono zenbakira deituta egin daiteke BERRIAlagun.

Hamaika telebistak ere egunero emango du saioa, bitan: 20:00etan eta 22:30ean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna