LITERATURA

Narratzaile beraren hiru istorio txandakatuz, Joxean Agirrek literatura "amablea" egin du 'Adiskide bat nuen' eleberrian

1968ko maiatzean edo Burgosko epaiketan 20 urte inguru zituztenen belaunaldiari nolabait "gorazarre" egin diela aitortu du idazleak liburuaren aurkezpenean.

Igor Susaeta -

2013ko urriak 1

Literatura irakasle bat da narratzailea, eta Agirrek (Azpeitia, 1949) adierazi du hiru kontakizunak txirikordatuz bezala osatu duela eleberria (Elkar).

Aurrenekoan, "nagusienean", narratzaile-protagonistak kontatzen du bere lagun batek, Garibaldik, talde klandestino batean egiten duen bidea, eta baita erbestea ere. "Bigarrena, gaur egun sexualitateaz daukagun ikuspegiaren inguruko parodia-edo da". Eta hirugarrenean emakumezko bat agertzen da, eta ezinezko maitasun istorio bati buruzko istorioa da. "Nire aurreko nobeletan ere agertzen da gai. Jada utzi egin beharko dut. Adinaren kontua-edo izango da", esan du egileak, umorez.

Eta hain zuzen, umorea, ironia fina da nobela hezurmamitzen duten beste elementuetako bat. Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen ustez, "irribarrea ezabatu gabe irakurtzeko modukoa da". Agirreren iritziz, berea ez da literatura arranditsua, hotsandikoa. "Literatura amablea da, pretentsio handirik gabea. Monterrosok esaten zuen ironia dela lotsatiek defendatzeko daukagun defentsa"

Agirrek Lehen triptikoa (Durangoko Udala, 1986), Gizon bat bilutsik pasiloan barrena (Elkar, 1991), Elgeta (Kutxa, 1996), Romain zen bere izena (Elkar, 2003),  La Lutte finale (Elkar, 2008) eta Zwei Frauen (Bi emakume) (Elkar, 2001) kaleratu ditu narratiba arloan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna