Del Rio espetxetik atera da, eta Euskal Herrira bidean da jada

Tafallako presoa 16:30ean atera da espetxetik. Han zituen zain goizetik bere senideak, lagunak eta abokatuak. Joxerra Senar BERRIAko kazetaria presoaren hurkoekin joan da Galiziara, eta bidaiaren zuzeneko kontakizuna egiten ari da. "Negarrez atera da presoa, hunkituta, eta une gogorra izan da han zain zituenentzat". Berehala autoetan sartu dira. Guardia Zibila eskolta lanean dute, baina horrekin batera, autoetako batetik argazkiak atera dizkiete Euskal Herrira datozen autoei. Antton Trotiño baldintzapean aske uzteko agindu du Londresko Auzitegi Gorenak.

Del Rio espetxetik atera denean. /
Del Rio espetxetik atera denean. / Joxerra Senar

Berria -

2013ko urriak 22
Goizaldeko lehen orduetan abiatu dira Ines del Rioren senide eta lagunak, Iruñetik eta Tafallatik. Gau osoa bidaian eman ondoren iritsi dira Galiziara, eta han izan dira Auzitegi Nazionalaren erabakiaren zain. Hasieran zenbait kilometrora zegoen kafetegi batean egon dira, hedabideei ihes egiteko, baina Del Riok zain zituen espetxe atarian kalera atera denean. Auzitegi Nazionaletik agindua arratsaldeko lehen orduan iritsi da Teixeiroko espetxera, baina ez dute 16:30ak arte askatu.

Atera eta berehala Del Rio eta bere gertukoak autoetan sartu dira, Euskal Herrira itzultzeko. Une gogorra izan da berarentzat eta gertukoentzat. Del Rio 1987. urtean espetxeratu zuten, eta 2008ko uztailaren 2an aske utzi behar bazuten ere, Parot doktrina ezarrita luzatu diote espetxealdia bost urtez. Estrasburgok atzo arrazoia eman zion eta 197/2006 doktrina hori eraitsi zuen. Ondorioz gaur goizean Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindua eman du, Fiskaltzak berak beste aukerarik ez dagoela esan ondoren. 

Kazetari andana bildu da goizean goizetik espetxe atarian, batik bat telebista kamera asko. Inguruetan polizia ugari ere izan da. Del Rio eta hurkoak autoetan sartu ondoren, hedabideen aurretik pasa dira inolako arazorik gabe. Berehala Guardia Zibila eskolta lanetan hasi da. Autoetako batetik, ordea, presoa eta bere gertukoak daramatzaten autoak aurreratu dituztenean, argazkiak atera dizkiete han zeudenei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna