"Ez du Ines del Riok irabazi, ezta ETAk ere; euskal gizarteak eta Espainiako gizarteak irabazi dute"

Hainbat eragile politiko, sozial eta ekonomikok agerraldi jendetsua egin dute Iruñean, eta Espainiako Gobernuari beste presoak ere askatzeko eskatu diote.

Goizeko agerraldia. /
Goizeko agerraldia. / Inigo Uriz/Argazki Press

Berria -

2013ko urriak 23

Agerraldi jendetsua izan da gaur goizean Iruñean, eta bertan ordezkatuta zeuden eragile politiko, sozial eta ekonomikoek gobernuari eskatu diote "berehala" askatzeko Parot doktrinaren eraginez espetxean jarraitzen duten ETAko presoak. Eskaera sinatu dutenen artean daude, besteak beste, EH Bildu koalizioa osatzen duten alderdiak (EA, Aralar, Sortu eta Alternatiba), LAB, ESK eta EILAS sindikatuak, eta Etxerat, Eleak, Ernai eta EPPK.

Eva Aranguren EH Bilduko Iruñeko zinegotziak eta Xabier Barber ESK-ko kideak irakurri dute sinatu duten agiria. Azpimarratu dute Parot doktrinaren eraginez espetxean jarraitzen duten presoek bete dutela espetxealdia, baita hori baino gehiago ere. Erabakia horregatik "berandu iritsi dela diote"; Ines del Rioren kasuan, "bost urte berandu". "Ez zen beharrezkoa Europaraino iristea, Espainiako judikaturak eta eliteek bazekitelako doktrina zuzenbidearen kontrakoa zela".

Del Rio aske uztea "albiste ona" dela adierazi dute, eta gatazkaren konponbiderako eta bakerako bidea erraztuko duela. "Estrasburgoren erabakiarekin ez du Ines del Riok irabazi, ezta ETAk ere, euskal gizarteak eta Espainiako gizarteak irabazi dute. Bidegabekeria bat eta giza eskubideen urraketa bat konpondu dela gaineratu dute: "Kasu honetan hori zegoen jokoan".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna