'Bateragune auzian' espetxeratutakoak aske uzteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

 

Berria -

2013ko urriak 24

EH Bilduk aurkeztu du legez besteko proposamen batean Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguez aske uzteko eskaera, eta koalizioaren eta EAJren botoekin atera da aurrera. PSE-EEk, PPk eta UPDk kontra bozkatu dute.

Bostak aske uzteko eskatu du Legebiltzarrak, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio horretarako beharrezkoak diren pausoak emateko. PSEk, PPk eta UPDk EAJ kritikatu dute aldeko botoa emateagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna