EUSKAL HERRIA

Ikurrina defendatu eta "eskubide guztientzat" errespetua eskatu dute Iruñean

Manifestazio bat egin dute Nafarroako hiriburuan, Iruñea Askatasunez elkarteak deituta, txupinazoan ikurrina jartzea egotzita eginiko atxiloketak salatzeko.

Martxa, alde zaharrean.
Martxa, alde zaharrean. / I. U./ARP

Berria -

2013ko urriak 26

Plataformak kritikatu du Nafarroako Gobernuak "kriminalizatu" egiten dituela "pertsonak eta ideologia politikoak", eta jarrera horrek "etorkizuna eta elkarbitza oztopatu" egiten duela gaineratu du.

Antolatzaileen iritziz, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea leporatuta eginiko atxiloketek ustelkeria kasuak ezkutatzeko helburua dute.

Halaber, gogorarazi dute azaroaren 18an Iruñeko hamahiru lagun epaituko dituztela 2010ko sanferminetako txupinazoan izandako liskarrengatik. Orduko hartan, udaletxeko plazan ikurrina zabaltzea galarazi nahi izan zuen Iruñeko Udaltzaingoak, eta istiluak izan ziren bandera zeramatenekin.

Azaroaren 9an manifestazio bat egingo dute auzi horren kontra, eta iragarri dute ekimen bat martxan jarriko dutela Ikurren Legea bertan behera uzteko.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna