Europako Konstituzio Ituna

Abstentzioa %60,65ekoa izan da Hego Euskal Herrian; botoen %63,2 Itunaren aldekoa

Europako Konstituzio Itunari buruzko iritzia emateko aukera izan zuten atzo Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrek, Espainiako Gobernuak antolatutako erreferendumaren bidez. Hala ere, gehiengoak botorik ez ematea erabaki zuen: %60,65ekoa izan da abstentzioa. Botoa eman dutenen artean, ostera, %63,2 Konstituzio Itunaren alde agertu dira; %32,68k ezezko boza eman dute; %4,10 izan dira boto zuriak eta %0,32 baliogabeak.

Berria -

2005eko otsailak 21
Lau probintzia horiek banan bana hartuta, honakoak dira emaitzak: =b ARABA =b =b Abstentzioa: =b %58,97. =b Bai: =b %66,3. =b Ez: =b %29,5. =b Zuri: =b %4,18. =b Baliogabeak: =b %0,98. =b BIZKAIA =b =b Abstentzioa: =b %60,67. =b Bai: =b %65,28. =b Ez:=b %30,79. =b Zuri: =b %3,93. =b Baliogabeak: =b %0,80. =b GIPUZKOA =b =b Abstentzioa: =b %63, 27. =b Bai: =b %56,07. =b Ez: =b %40,77. =b Zuri: =b %3,16. =b Baliogabeak: =b %0,72. =b NAFARROA =B =b Abstentzioa: =b %58,28. =b Bai: =b %65,30. =b Ez: =b %29,22. =b Zuri: =b %5,48. =b Baliogabeak: =b %0,98. =b Gipuzkoan ezezko jarrera nabariena=b Datuak herrialdez herrialde aztertuta, Gipuzkoa izan da Europako Konstituzio Itunak babes txikiena jaso duen probintzia: batetik, abstentzioa beste herrialdeetan baino handiagoa izan da, eta, bestetik, ezezkoen kopurua ere bai. Iruņeko datuak ere esanguratsuak dira. Izan ere, gainerako hiriburuetan baiezkoaren aldeko jarrera zabalagoa izan da probintziako batez bestekoa baino, baina Iruņean alderantziz gertatu da: parte-hartzea Nafarroa oro har hartuta baino eskasagoa izan da, eta ezezko botoen proportzioa, berriz, handiagoa. Zehatz-mehatz, botoen %34,75 ezezkoak izan dira, herrialdeko batez bestekoa baino bost puntu gehiago. =b Berrespena %25ek baino ez =b Halaber, Hego Euskal Herri udalerri askotan izan da irabazle ezezkoa, batik bat, Gipuzkoan: 88 udalerrietatik 65etan nagusitu da ezezkoa. Funtsean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan oso berrespen txikia izan du Europako Konstituzio Itunak: abstentzioa zein ezezko botoak aintzat hartuta, hautesleen %25ek baino ez dute hitzarmenaren aldeko jarrera agertu.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna