epaiketak

'Parot doktrinaren' epaiaren ondoren "konpentsazioak" bilatzea egotzi diote Espainiari

'Herriko tabernen' sumarioan auzipetutakoek uste dute "inflexio puntu bat" gertatzen ari dela epaiketan. Bideoa: Floren Aoizen adierazpenak.

Berria -

2013ko urriak 31

Agerraldi bat egin dute goizean 35/02 sumarioan auzipetutakoek, epaiketaren inguruko balorazio bat egiteko. Floren Aoizek eta Haritz Escuderok hartu dute hitza, hurrenez hurren, inputatuen eta abokatuen izenean.

Nabaritu dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrinaz eman duen ebazpenaren ostean "inflexio puntu bat" ematen ari dela herriko tabernen auziko epaiketan, eta HB, EH eta Batasuneko arduradunen kontrako auziaren bidez "konpentsazioak" bilatzea leporatu diote Espainiari.

"Fiskaltzak bultzada bat eman nahi izan dio akusazioari, eta oso larria da epaimahaiak hori babestu izana", azaldu du Aoizek. Haren ustez, horrek baietzatzen du haien aurkakoa "epaiketa politikoa" dela, eta defendatu du "halakoek ez dutela tokirik aro berri honetan".

Fiskaltzaren zigor eskarien "oinarririk eza" salatu du Escuderok.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna