Bihar Berria-n

Daniel Olzomendi: "Lekuko politika indartu behar dugu; ez dut beste aterabiderik atzematen"

Udalbiltzako lehendakariorde eta EH Baiko kideari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

Berria.info -

2013ko azaroak 16

Kantonamenduen mapa berriari buruz, Euskal Herriaren ezagupen instituzionalaz eta indar metaketaz mintzatu da, besteak beste, Daniel Olzomendi, Udalbiltzako lehendakariorde eta EH Baiko kidea, bihar BERRIAk argitaratuko duen elkarrizketan. Hona hemen esan batzuk:

Egoera politikoa: “Euskal Herriak berriz ere kolpe bat hartu du; denbora laburrez biziki gauza bildu ditugu buru gainera: ikastola, hizkuntza, bake prozesua... Ongi kokatutzat genituen hainbat gai zalantzan dira! Momentu txar batean gara, eta ez dakit nora goazen”.

Kantonamenduen mapa berria: “Badakigu Euskal Herriaren kontra doan hautu politiko azkar bat dela, eta badakigu estatua zer egiteko gai den. Baina Euskal Herria ez da isilik egonen; dinamika bat izanen da, ez da dudarik”.

Euskal Herriaren ezagupen instituzionala: “Abertzaleok badu aspaldi diogula ez dugula gauza handirik lortuko Paristik; beraz, behar dugu ikusi nola antolatzen garen azkarrago izateko. Lekuko politika indartu behar dugu; ez dut beste aterabiderik atzematen”.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna