Lurralde Elkargoa

Frantziak Euskal Herria poloa egituratzea proposatu du

Jean Marc Ayrault Frantziako lehen ministroak, Garapen Kontseiluari helarazitako gutun baten bidez, berretsi du Frantziak ez duela Ipar Euskal Herriko lurralde elkargoa sortzeko borondate politikorik.

Lurralde elkargoaren alde Baionan egindako manifestazioa, iragan urtarrilean.
Lurralde elkargoaren alde Baionan egindako manifestazioa, iragan urtarrilean. / Gaizka Iroz

Aitor Renteria -

2013ko azaroak 25

"Gobernuak pentsatzen du lurralde erreforman agertzen diren lanabes juridikoak aski direla Ipar Euskal Herriak egitura politiko indartua edukitzeko".

Herri Elkargoak bat eginez edota sindikatu mistoa sortuz, hautetsiek "hainbat" aukera dituztela dio Ayraultek. Izena ere proposatzen du Paristik. "Lege egitasmoak aurreikusten du lurraldearen barnean sor daitekeela oreka eta elkartasun polo bat... Tokiko hautetsiek Euskal Herria poloa izena eman diezaiokete, horrela nahi badute".

Estatua-Eskualdearen kontratuaren barnean, Ipar Euskal Herriko hitzarmen berezia berriztea hobesten du Frantziako gobernuak.

Frantziaren "mespretxua" salatzeko manifestazioa

Lurralde elkargoaren aldarriari eta euskarari begira Parisek duen jarrera salatuko dute datorren larunbatean, Maulen. Frantziako Gobernuaren partetik Euskal Herriak pairatzen duen "mespretxua" deitoratzeko mobilizazio berri bat finkatu du Batera plataformak. Manifestazioa azaroaren 30ean eginen dute Mauleko (Zuberoa) karriketan, 15:00etan. Parisek euskal lurralde elkargoaren aldarriari emandako ezetzaz gain, ikastolek pairatu jazarpena salatuko dute karrikara ateraz. Plataformaren beste bi aldarriak ere ukanen dituzte gogoan: Euskal Herriarentzako laborantza ganbera ofiziala eta berezko unibertsitatea.

Protesta Zuberoako hiriburuan egiteak berak du mezu politiko argia, antolatzaileen arabera: "Euskal Herriak garapen koherente bat behar du, barnealdea eta kostaldea kontuan hartuko dituen garapena; horregatik dugu Maulen antolatzen manifestazioa". Horrez gain, Ipar Euskal Herriaren "perimetroa, kohesioa eta osotasuna defenditzeko" unea eta gunea ere izan nahi du. Egun horretan, gainera, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken finalerdia jokatuko da Maulen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna