HILBERRIA

Jesus Mari Duñabeitia Bilboko alkate ohi eta Athleticeko presidente ohia hil da

Sei hilabetez jardun zuen alkate lanetan 1990 eta 1991 artean, eta 1977tik 1982ra izan zen Athleticeko presidente. 84 urte zituen.

Duñabeitia zena, 1991n.
Duñabeitia zena, 1991n.

Berria -

2013ko azaroak 27

Atzo arratsaldean hil zen Jesus Mari Duñabeitia Beti, gaixotasun baten ondorioz. Hala jakinarazi du Athleticek. Klubeko presidente zela ezarri zuen ikurrina San Mamesen 1977ko abuztuaren 8an, eta haren agintaldian eraberritu zen San Mames 1982ko munduko futbol txapelketarako. Emakume abonatuak bazkide izateko aukera ere bera presidente zela zabaldu zuten.

1982an, klubeko presidentetza utzi eta politikara egin zuen jauzi. 1983an, Bilboko Ongizate zinegotzi izendatu zuten, eta Ur Partzuergoko buru ere izan zen. Jose Maria Gorordo ordezkatu zuen alkatetzan 1990ean, eta sei hilabete egin zituen karguan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna