ELKARRIZKETA DIGITALA

Ovejero: "Desobedientzia estatuen aurka zuzen sartzea da, eta ondorioak dakartza"

Irakurleen galderei erantzun die Mugitu!-ko kideak. Desobedientzia zibilaren erabilera defendatu du, eta, horretarako, irudimena zabaltzera deitu du.

Gorka Ovejero, BERRIAren erredakzioan.
Gorka Ovejero, BERRIAren erredakzioan. / Jon Olano

Berria -

2013ko abenduak 5

Iragan asteazkenean, bina urteko espetxe zigorra ezarri izen Auzitegi Nazionalak Villanuevari, Ovejerori eta Garciari, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen aurkako "atentatua" egitea egotzita. Alvarezi, berriz, urtebeteko zigorra ezarri zion epaileak, hura "konplize" izan zelakoan. Helegitea aurkeztuko duela iragarri du zigortuen abokatuak.

Ovejero BERRIAn izan da gaur goizean, irakurleen galderei erantzuteko. 11:00etan hasi da elkarrizketa digitala, eta ordubetez aritu da elkarrizketan.

Auzitegi Nazionalaren epaia "politikoa" izan dela uste du, baina gaineratu du epaitegiak ez dituela 'tartalariak' kartzelaratu nahi izan.

2011ko urriaren 27an jaurti zizkioten tartak Barcinari. AHTaren aurkako hiru ekintzailek tarta bana bota zioten Barcinari, Pirinioetako Lan Elkarteak Okzitaniako Tolosan eginiko bilkuran. Biharamunean, Foruzaingoak Iruñean atzeman eta atxilo eraman zituen Villanueva, Ovejero eta Garcia. Mugitu taldeak bere gain hartu zuen ekintza, eta legez kanpokotzat jo zuen atxiloketa, euroagindua behar zelakoan. Biharamunean, karguekin aske utzi zituzten.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

«Transmisio komunitario bat daukazunean, ezin da telefono bidez kudeatu»

Jon Ordoñez Garmendia

Epidemia betean harrapatu dute hauteskundeek Ordizia, eta kezkatuta dago Ezenarro. Arriskuaz ohartarazi arren, neurri bereziak hartuta egingo dituzte bihar. Erakundeen babesa eta mahai tekniko bat sumatu ditu faltan.

Probak egiteko Ordizian jarritako postuak. ©Jon Urbe / FOKU

«Osasun publikoaren kontrako delitu bat» izango da gaixorik bozkatzea

Iosu Alberdi

Ordiziako koronabirus agerraldiarekin lotutako lau kasu berri atzeman dituzte. Denera, 31 dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan baieztatutako positibo berriak, eta herritar bat hil da koronabirusaren eraginez. 160 herritar inguruk izango dute debekatua bihar bozkatzea. Nafarroari dagokionez,Tuteran hiru kasu gehiago atzeman dituzte eta Iruñean zortzi positibo agertu dira.

Bi lagun, terraza batean eserita, Orion. ©JON URBE / FOKU

Nork agindu tabernetan

Aloña Beraza Peña Irati Urdalleta Lete

Ordiziako taberna batetik zabaldutako fokuak piztu ditu alarmak aste honetan. Su gehiago ere ari dira pizten, Tuteran, Gasteizen... Tabernariak eta kudeaketan dabiltzanak kezkatuta daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna