Literatura

Bernardo Atxagak 'Nevadako egunak' plazaratu du, 150 pieza heteroklitoz ondua

Renon (AEB) egindako hamar hilabetean hartutako ohar eta ideietatik abiatuta idatzi du kronikatik nobelarako bidea egiten duen lana. Liburua idazten hastean buruan generorik ez zuela azaldu du Atxagak gaur goizean, Donostiako aurkezpenean. Bideoa: Atxagaren aurkezpena.

Gorka Erostarbe -

2013ko abenduak 4

2007ko abuztuaren 18an iritsi zen Renora Atxaga, familia lagun hartuta hilabete batzuetako egonaldia egiteko prest. Orduan idatzi zuen Pamiela etxearekin argitaratu berri duen Nevadako egunak liburuko lehen pieza. "Eta duela hamabost egun idatzi nuen azkena", zehaztu du gaur goizean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako aurkezpenean. Jende ugari bildu da aurkezpenera. Bazegoen ikusmina. Bazegoen jakin-mina. Besteak beste, zein liburu mota zen jakin nahi zuen jendeak. Atxagak azaldu du idazten hasterako ez zuela genero jakin bat buruan. Leku ezezagun batek pizten dituen estimulu eta jakin-minetatik abiatuta, eta haiek gogora dakartzaten bestelako oroitzapen eta sentimenduetara jauzi eginez osatu ditu liburuko pasarteak. "Aurrena, 250 pieza idatzi nituen, baina 150 geratu dira liburuan".

"Pieza heteroklitoak" dira, idazlearen hitzetan. Gai oso desberdinez idatzi du, eta oso modu desberdinean. Testuen batasuna bi ardatzen inguruan egituratu du. Testuek kronologia bat jarraitzen dute, hau da, pieza bakoitza Nevadan egindako egonaldiko egun jakin batera loturik dago. Eta, bestetik, motiboak edo "elementu errepikakorrak" daude: desertua, zaldi basatiak, edo hildako haurrak, esaterako. Gai horiek pieza bat baino gehiagotan errepikatzen dira eta ematen diote lanari koherentzia bat. Obabakoak-en "ugaritasuna" eta Soinujolearen semea-ren "trinkotasuna" biltzen ditu Nevadako egunak lanak, Atxagak berak adierazi duenez.  

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna