Euskal Herria

Ximun Haran zendu da

Euskal Herriak izen handiko semea galdu du. Pilotaria, farmazialaria, Enbataren sortzailea, EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea, euskal kantu zaharren biltzaile nekaezina eta, ororen gainetik, abertzale sutsua eta nortasun handiko pertsona; euskal kultur eragileen errespetua eta abegia du Haranek.

Ximun Haran. GAIZKA IROZ
Aitor Renteria.
2013ko abenduaren 9a
15:50
Entzun

Lapurdin sortu zen Ximun Haran, 1928an, Arrangoitzen. Soslai ugari duen pertsona izan da, eta horrela mantentzen da haren eragina Ipar Euskal Herrian. Bordelen farmazia ikasi ondoren, farmazia bat ireki zuen Hendaian. Enbata mugimenduaren sortzaileetarikoa izan zen. 1963ko apirilaren 15ean Ipar Euskal Herrian egin zen lehen aberri egunean hartu zuen hitza, Itsasun. Zazpiak bat leloa zuen militantziaren lema, ideologia politiko klasikoetatik urruti. Horrela, ETA eta EAJren artean ezberdintasun bakarra metodoa zela erraten zuen, baina helburuetan bat egiten zutela.

Joko Berri izeneko pilota jokoa asmatu zuen. Trinketean, pilota txapelduna izan zen urte askotan, eskua mindu arte.

1967an Baionako kantonamenduan hauteskundeetara aurkeztu zen, Enbatarekin. Mugimendutik urrundu zen ondoren, eta Ager izeneko aldizkaria sortu zuen.1990etik 1998ra Ipar Buru Batzarreko ardura ukan zuen. Aldi berean, haren etxeko ateak zabalik zeuden beti, eta euskal iheslari politiko ugari aterpetu ditu.

Kulturgintza arloan, azpimarragarria da Zuberoan burutu zuen lana. Kantu zaharrak bildu zituen, Alemanian erosi zuen grabagailu zahar batekin. Haren grabaketak baliatzen dituzte oraindik kantuzaleek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.