EUSKAL PRESOAK

Durangoko "olatua" bideo batean bildu du Tantaz Tantak

Iragan larunbatean egin zuten presoen eskubideen aldeko ekitaldi hori, Bilbon urtarrilaren 11n egingo dutenaren entsegu gisa. Gaur erregistratuko dute Bilboko mobilizazioa. [Youtube]http://youtu.be/wjLQH-kszl4[/Youtube]

2013ko abenduaren 11
12:57
Entzun

Ehunka herritarrek parte hartu zuten larunbatean Durangon euskal presoen eskubideeen alde eginiko ekitaldian. Tantaz Tanta plataformak antolatuta, olatu bat irudikatu zuten, eta irudikatu zuten olatu horrek espetxeko hormak eraisten zituela. Ekimen harekin bideo bat plazaratu du gaur Tantaz Tantak.

Tankera horretako mobilizazioa egingo dute urtarrilaren 11n Bilbon, datorren hilabetekoaren entsegu gisa aurkeztu baitzuten Durangokoa. Hain justu, gaur erregistratuko dute Bilboko mobilizazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.