LITERATURA

Xabier Olarrak jasoko du Dabilen Elea saria

Liburugintzaren inguruko bost elkartek antolatuta ostegunean egingo den Euskal Liburuaren Gaua ekitaldian jasoko du saria itzultzaileak.

Jon Urbe/ARP

berria.info -

2013ko abenduak 16

Xabier Olarra itzultzaileak jasoko du Dabilen Elea saria, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak, Euskal Irudigileen Elkart Profesionalak, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak eta Galtzagorri haur eta gazte literaturaren elkarteak urtero eman ohi duten saria. Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren barruan jasoko du Olarrak saria, datorren ostegunean, Donostian. Dabilen Elea sariak liburugintzaren alorrean egindako ibilbidea aitortzen du.

Olarrak 1983an itzuli zuen bere lehenengo lana, eta harrezkeroztik hainbat eta hainbat lan euskaratu ditu: Antropologo bat Marten (Oliver Sacks); Postariak bi aldiz deitzen du beti eta Iruzurgilea (James M. Cain); Azken hitzordua (Sandor Márai) eta Deabruaren Hiztegia (Ambrose Bierce). Aipatutakoez gain, beste hainbat autore ezagun ere itzuli ditu: hala nola Ernest Hemingway, Robert Louis Stevenson, Jack London, William Faulkner, Jim Thompson, Saumerset Maugham, Truman Capote eta Madox Ford. Raymond Queneauren Estilo-ariketak liburuaren itzulpenari esker jaso zuen 2006an Euskadi Saria, eta 2012an ere sari bera jaso zuen, Arantzazu Royorekin batera, Alaa Al Aswaniren Jakobian eraikina lanaren itzulpenagatik. 

Itzulpen lanaz gain, editore lana ere egin du Olarrak. 1988an sortu zuen Igela argitaletxea Joseba Urteaga eta Jose Manuel Gonzalezkin batera.

Euskal Liburuaren Gaua ostegunean, 19:00etan, egingo da, Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko du ekitaldia, eta Joxan Goikoetxeak jarriko du musika.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna