Liberia

Gerra zibila betiko amaitzeko asmoz, bake hitzarmena sinatu dute Liberiako behin-behineko Gobernuak eta erreboltariek

Joan den astean Charles Taylor Liberiako presidente eztabaidatsuak erbestera, Nigeriara, alde egin ostean, bake hitzarmena sinatu dute Liberiako behin-behineko Gobernu berriak eta talde armatu erreboltarietako buruzagiek. Hitzarmen hori dela medio, Afrikako herrialde hori erabat hondatu duen 4 urteko gerra zibila behin betiko amaitzea espero dute liberiarrek zein nazioarteko komunitateak.
Afrika Mendebaldeko Bake Indarrak, gaur goizean, Po ibaiaren inguruetan, gerraren ondorioz beren etxetik alde egindako liberiarren itzulera zaintzen.
Afrika Mendebaldeko Bake Indarrak, gaur goizean, Po ibaiaren inguruetan, gerraren ondorioz beren etxetik alde egindako liberiarren itzulera zaintzen. Efe

Berria -

2003ko abuztuak 19
Ghanan sinatu dute bart gauean akordioa Moses Blah Taylorren presidenteordeak gidatzen duen behin-behineko Gobernuak eta erreboltarien buruzagiek. Hitzarmenean jasotzen denez, urriaren 14 arte gidatuko du Gobernua Blhak, eta hortik aurrera, orain arte gatazkan egon diren alde guztien ordezkariak batuko dituen batasun nazionaleko gobernu berria eratuko da. Era berean, 2006ko urtarrila baino lehen utzi beharko du agintea batasun nazionaleko gobernu horrek, data horretarako hauteskunde libreak egingo baitira, hitzarmenean adostu dutenaren arabera. Horrekin batera, desarmatu egingo direla agindu dute talde gerrillariek, eta nazioarteko laguntza elkarteei lanerako oztoporik ez dietela jarriko hitz eman dute alde guztiek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna