Albistea entzun

Aukera Guztiak baliogabetzeak PPri eta PSE-EEri egingo lieke mesede Ibarretxeren iritzian

 

Berria -

2005eko martxoak 21
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek esan du, Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrendak baliogabetzea, PPren eta PSE-EEren onerako dela. Esan duenez, datuek frogatzen dute, 2001eko EAEko hauteskundeetan Batasunak aurkezterik izan ez balu, PPrentzat eta PSE-EErentzat mesedegarri izango litzatekeela. Gaineratu du, Aukera Guztiak baliogabetu edo ez erabakitzeko "CISen (Espainiako ikerketa soziologikoko zentroa) azken inkesta argitaratzeko zain" dagoela Espainiako Gobernua. "Tranpa demokratiko bat egiten saiatzen ari dira, historian lehen aldiz Eusko Legebiltzar ez abertzale bat izateko". Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketa egin diote gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri, eta hark esan du, Batasuna legez kanpo egoteak PPri eta PSE-EEri egiten diela mesede. 2001eko EAEko hauteskundeetan Batasunak jaso zituen bozak nulu gisa zenbatu, eta haiek dituzten 7 legebiltzarkideak besteen artean banatuko balira, EAJ-EA koalizioak horietatik bi eserleku eskuratuko lituzkeela azaldu du, eta PPk eta PSOEk, biher artean, bost. Ibarretxeren iritzian, "tranpa demokratikoa egitea saiatzen ari dira, historian lehen aldiz, Eusko Jaurlaritza ez abertzale bat egon dadin". Aukera Guztiak hautesle elkartearen zerrenda baliogabetu edo ez erabakitzeko, "CISen (Espainiako ikerketa soziologikoko zentroa) azken inkestaren zain dago" Espainiako Gobernua bere iritzian. Bestalde, PPri eta PSE-EEri abisu eman die, "pentsaezina" dela Batasunarekin "hitz egin edo negoziatu" gabe "Euskadin normalizazio politikoa lortzea".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Orduetgi kontrola. ©Oreka IT

Ordutegia kontrolatzeko lanabes bat jartzen dugu edozein tamainatako enpresen eskura

Oreka IT

Oreka IT-k eskaintzen duen enpresa txiki eta ertainen zerbitzu informatiko integralaren barneAN (ETEeKIN by Oreka IT), cloud lanabes bat garatu eta eskaintzen dugu: edozein tamainatako eta motatako enpresek langileen ordutegien derrigorrezko kontrola digitalki kudeatzeko tresna bat.

Eraldaketa digitala. ©OREKA IT

Eraldaketa digitalaz eta desagertu egingo diren enpresez

Oreka IT

Gaur egun ezagutzen dituzun enpresen erdiak baino gehiago ez dira existituko hamar urte barru. Zeintzuek iraungo duten antzemateko gakoak askotarikoak eta lausoak dira, baina badaude argi ikusi daitezkeenak ere, digitalizazioa adibidez.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.