EUSKARA

Gasteizen apirilaren 5ean Euskaraz Bizi Eguna ospatzera deitu du EHEk

Ez gara espaloitik jaitsiko. Euskaraz bizi! izango da aurtengoaren leloa.

EHEk eginiko aurkezpena.
EHEk eginiko aurkezpena. / J. R./ARP

Berria -

2014ko otsailak 15

Gasteizen izango da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna, eta bertan eman dute, besteak beste, leloaren zergatiaren berri. Etxarri-Aranazko Euskal Herria Euskaraz-ek bertako udaleko Euskara Batzordearekin abiatu zuen Ez zaitez sekula espaloitik jaitsi egitasmotik, Ferran Suayk idatzitako Bahamarren edukazio ona deituriko testua oinarri hartuta.

"Erdaldunekin topo egitean, espaloitik jaitsi eta erdaren errepidera egiten dugu salto", azaldu du EHEk. Eguna hainbat eragile eta elkarterekin auzolanean antolatzen da elkartea. Horri lotuta, kale animazio, azoka, herri bazkari, haurrentzako txoko zein ekitaldi, kontzertu eta abarretara joateaz gain, egun horretarako prestatutako mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

"Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; norbanako zein komunitate, euskaldunok sasi artetik salto egin eta garenaz harro gaudela, euskaraz bizi nahi dugula  erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna; herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna", adierazi du EHEk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna