EZBEHARRA

Emakume bat hil da Donibane Lohizunen piztutako sute batean

Hotel batean gertatu da ezbeharra.

Berria -

2014ko martxoak 10

Goizaldeko bostetan sute bat piztu da Donibane Lohizuneko eraikin batean, Lapurdin. Peyuco Duhart auzapezak jakinarazi duenez, emakumezko bat hil da ezbeharrean, igogailuan harrapatuta, sutik ihes egin nahian ari zela. 

Zazpi solairu ditu eraikinak, eta teilatuan dira kalte handienak. Laurden bat erre da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna